top of page

EUSKARAREN EGUNA 2021

Euskararen Eguna izan da gaurkoa! Egun handia Almenen Euskararen Eguna ospatzen, eta eguraldiak lagundu ez badu ere ederto ospatu dugu Alemenen abenduak 3ko eguna.

Kahootarekin hasi gara eguna hainbat esamolde ikasten eta errapasatzen. Leia ederra egon da hainbat ikasleren artean, baina azkenean Batxi bateko ikasleak izan ditugu irabazle bezala.

Ondoren, martxa bizian ibili gara, Bazaran antolatu diren tailerretan. Anbiente ederra egon da plazako kontzertuan eta denbora luzez ibili gara abeztiak kantatzen gitarra jotzaileekin. Bitartean klaseetann, xake eta kartetako partidak jolasten ibili gara.

Hau guztia antolatzen, bereziki ibili dira Bazara batzordeko kideak. Izan irakasle zein ikasle. Milesker denei, guri denoi halako egun ederra antolatzeagatik!!

Eta hemendik aurrera zer?? Bada, BIZITZEN jarraituko dugu, EUSKARAZ BIZITZEN!! Gu halakoak garelako! Hontan ere, elkarrekin iruten jardungo dugu. Gure hizkuntza maite dugulako Barre zein negar egin, alaitu zein haserretu, BIZI egin nahi dugulako EUSKARAZ!!


 
 
 

Comments


bottom of page