top of page
Larraitz Zeberio Lekuona
24 nov 2021
Sustatuk 20 urte bete ditu. CodeSyntaxen eta Goienaren arteko ekimen bat izan zen eta 2001eko azaroan jaio zen. Euskarazko lehen web bloga izan zen eta bertan, besteak beste, edonork parteka zitzakeen edukiak. Gaur, oraindik ere, aukera hori zabalik dago.
Balio handiko artxiboa dago gordeta Sustatu.eus atarian, eta gizaldi digitalaren hasieraren lekukotza garrantzitsua da. CodeSyntax-ek kudeatzen, gaur egun, webgunea.
Sustatuko kideek eta gertukoek barikuan egingo dute 20. urteurreneko ekitaldia Bilbon. 20 urte euskaraz Interneten izeneko jardunaldia gertatu dute. Pandemia kontuak direla-eta ezingo dute hasiera batetik prestatuta zeukaten ospakizuna egin, baina jardunaldia egingo dute.
bottom of page